GENERO BERDINTASUNAREN ALDEKO SENTSIBILIAZIOKO HEZKUNTZA-PROGRAMA YO PUEDO SER...

"YO PUEDO SER” 1. ESKOLA-LEHIAKETAKO OINARRIAK

MATTEL ESPAÑA, S.A. konpainiak (aurrerantzean, “MATTEL”), helbidea Aribau kalea 200, Bartzelona eta IFK A-08842809 dituenak eta BARBIE markaren jabea denak, “Yo puedo ser” Eskola Lehiaketako lehen edizioa deitu du (“Lehiaketa”), honako Legezko Oinarrien arabera arautuko dena (“Oinarriak”).

Oinarri hauek Lege Oharrak, Pribatutasun Politikak eta Cookie Politikak osatuko dituzte eta osorik onartu beharko dira, Lehiaketan parte hartu baino lehen, eta behin onartuta, Oinarrien barruan sartutzat joko dira egoki diren legezko helburuetarako.

  1. “YO PUEDO SER” ESKOLA-LEHIAKETAREN HELBURUA ETA ESPARRUA

    Lehiaketaren xedea genero-estereotipoak ezabatzea eta ikastetxean berdintasuna sustatzea da.

    Helburu hauek izango ditu:

    • Neska-mutilak ahalduntzea, amets egiten ausar daitezen -izan nahi dutena izateko-, bere konfiantza eta potentziala areagotzeko beharrezkoak diren tresnak eta ezagutzak eskura jarriz, bere helburuak lortzeko.
    • Genero-estereotipoen aurka borrokatzea, emakumeek historian zehar izandako paperan indar berezia jarriz.

    Lehiaketa Estatu osoko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago (1., 2., 3. eta 4. mailak).
    Lehiaketan parte hartzea parte hartu nahi duen gela bakoitzeko irakasleak kudeatuko du, 4. klausulan ezarritakoaren arabera.

  2. DENBORA-ESPARRUA

    Lehiaketa 2018ko urtarrilak 29an abiaraziko da. egun horretan izena emateko epea hasiko baita.

    Izena emateko eta lanak jasotzeko epea 2018ko urtarrilak 29an hasi eta 2018ko apirilak 29an amaituko da, biak barne.

    Lehiaketa 2018ko ekainan amaituko da, irabazleak aditzera emango diren egunean.

    MATTEL-ek beretzat gordetzen du izena emateko eta parte hartzeko epea luzatzeko eskubidea, beharrezko edo egoki iritziz gero.

    Puedes descargar el anexo desde aquí

  3. OINARRIAK ONARTZEA

    Lehiaketan parte hartzeko derigorrezkoa izango da Lehiaketako webgunean argitaratutako Oinarriak berariaz onartzea (www.programaescolaryopuedoser.es).

    MATTEL-ek beretzat gordetzen du horiek urratzen dituzten parte-hartzaileak deskalifikatzeko eskubidea, bereziki Oinarri hauen aurka doan parte hartze oro.

    Oinarri hauek onartuz, parte-hartzaileek horien terminoak eta baldintzak ulertzen dituzte eta zentzu horretan aplikagarri den indarreko araudia betetzeko konpromisoa hartzen dute; hortaz, Lehiaketan parte hartze hutsarekin Oinarriei eta legeari atxikitzeko baimena ematen ari dira, guztiz eta atzera egiteko aukerarik gabe.

    Parte-hartzaileak aurka egiteak, zein unetan egiten den axola gabe, berekin ekarriko du bere burua Lehiaketatik kanpo uztea, eta MATTEL parte-hartzailearekin hartutako konpromiso orotik salbu geratuko da.

  4. PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA MEKANIKA

    Lehiaketan hartzea erabat doakoa da eta honako betekizun hauek bete beharko dira:

    • Lehiaketako webgunera sartzea (www.programaescolaryopuedoser.es), izena emateko galdetegiko urrats guztiak osatzea, Lege-oharra, Pribatutasun-politika, webguneko Cookie-politika, Oinarriak hartara jarritako laukitxoak markatuz onartzea eta, azkenik, erregistroa berrestea.

      Erregistroa telefonoz ere egin ahal izango da, 900 670 687 doako telefono-zenbakiaren bitartez; edonola ere, beharrezkoa izango da aipatutako klausulak webgunearen bidez onartzea.

    • Erregistroaren ostean, irakasle bakoitzak erabiltzaile eta pasahitz bana jasoko ditu irakaslearen Gune Pribatura sartzeko.

    • Irakasle bakoitzak gela bat edo gehiago erregistratu ahal izango ditu eta horietako bakoitzak bere lana aurkeztuko du; Lehiaketan gela bakoitzak lan bana bakarrik aurkeztu ahal izango du.

    • Irakaslearen Gune Pribatuaren bitartez, online, gela bakoitzeko lan bana bidaltzea (lan bat, gela bat), 5. klausulan jasotzen diren betekizunekin bat etorriz, A edo B kategorian, egoki den moduan, parte hartzen duen gelaren maila zein den, eta izena emateko eta 2. klausulan aipatutako lanak jasotzeko epean. Salbuespen gisa, bi kategorietako ikasleei dagozkien lanak onartuko dira, bai landa-eskola taldekatuetan (LET), baita zirkoetako gela ibiltarietan ere, edo antzeko ezaugarriak dituzten antzeko modalitateetan.

    • Izena ematen duten gelek MUJERES DE LA HISTORIA posterra jasoko dute (iraganeko emakume handiak) parte hartzeko kartelaren eredu izan dadin.

  5. LEHIAKETARA AURKEZTEKO LAN-PROPOSAMENA BETEKIZUNAK

    Gela bakoitzak parte hartzeko kartel bana egin beharko du, HISTORIARAKO EMAKUMEAK, (gaur egungo emakume handiak); gaur egungo 4 emakume ospetsu jaso behar ditu, horietako bat gutxienez Espainiakoa, esparru hauetako bana:

    • POLITIKA (presidenteak, ministroak, erreginak, politikariak, filosofoak...)
    • KULTURA (aktoreak, abeslariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, musikagileak, dantzariak ...).
    • KIROLA (igerilariak, atletak, pisu-atlxatzaileak, futbolariak, saskibaloi-jokalariak, entrenatzaileak...).
    • ZIENTZIA (astronomoak, asmatzaileak, matematikariak, fisikariak, astronautak...).

    Kartelean emakume horiek hautatzeko arrazoiak, duten garrantzia eta gizarteari egindako ekarpena agertuko dira, ez baita aski ezagunak izatea.

    Gainera, ikasleek eskura dituzten teknika guztiak erabili ahal izango dituzte, tradizionalenetatik hasi, collagea adibidez (kola eta guraizeak erabiliz), irudiak tratatzeko modua ematen duen ordenagailuko edozein programara arte (Photoshop, lineako editoreak, etab.).

    Gela-taldeak irudi bat, collage tradizional bat egiten badu, irakasleak lanari argazkia atera edo eskaneatu beharko du irakaslearen Gune Pribatuaren bitartez online bidaltzeko, .jpg formatuan, 2MBko gehieneko pisuaz. Kartelarekin batera izenburua erantsiko da, 140 karakterekoa gehienez, baita deskribapen idatzia ere, hautatutako emakumeak aukeratu izanaren arrazoiak jasoz, irakaslearen gune pribatuko lanak igotzeko tokian eskura.

    Ez da Mattel-en ardura izango, inolako kasutan ere, lehiaketara aurkezten diren lanen edukia; ardura hori parte-hartzaileena izango da osorik eta zuzenean, Mattel erabat salbuetsita.

    Estatuko Ikastetxe guztietako zuzendari eta irakasleek eskura izango dute, Lehiaketako webgunean, gelan kartela egiteko lagungarri gisa erabili ahal izango duten material didaktikoa.

  6. EPAIMAHAIA, PROZEDURAK ETA DATAK

    Epaimahaia sei kidek gutxienez osatuko dute: Mattel-eko hiru ordezkari eta komunikazioaren, genero-berdintasunaren eta hezkuntzako alorretako ordezkari-bana.

    Epaimahaiak lanik onenen aurre-hautaketa egingo du eta gero bi lan irabazleak aukeratuko ditu, A kategoriako bat (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak) eta B kategoriako beste bat (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak).

    Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztietan, honako alderdi hauek kontuan hartuko ditu:

    • Aukeratutako emakume bakoitzak bere esparruan izandako oihartzuna, nabarmentasuna eta ekarpena.x-
    • Zure ikasleek lau emakume horiek aukeratzeko emandako argudioak.
    • Kartela egiteko erabilitako teknika artistikoen originaltasuna, sormena eta kalitatea (haurren adinari erreparatuta).

    Baliogabetzat joko dira, eta Lehiaketatik kanpo beraz, euskarriaren bateraezintasunarekin loturiko arazoengatik Oinarri hauetan jasotako formatu egokietan aurkezten ez diren lan guztiak.

    Irabazle suertatzen diren lanak aukeratutakoan, Lehiaketako Webgunean argitaratuko dira, 2018ko ekainean.

  7. PARTE HARTZEKO KATEGORIA:

    Kategoria hauetakoren batean parte har daiteke:

    • A kategoria (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak)
    • B kategoria (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak)
  8. SARIAK

    Gela-talde bakoitzak, izena emateagatik bakarrik, “Mujeres de la historia” posterra jasoko du.

    Irabazle suertatzen diren gelek (ikasle eta irakasleak) taldeko jarduera bateko esperientzia jasoko dute, 500 euroko baliokoa (BEZ barne). Ezin izango da saria eskudirutan aldatu.

  9. LEGERIA

    Lanen euskarrifisikoen jabetza-eskubideak ONCErenak izatera pasako dira eta aurkeztutako lan guztien jatorrizko materiala bidaltzea eskatu ahal izango du, itzultzeko betebeharrik gabe.

    Jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, parte-hartzaileek MATTEL-i lagako dizkiete, 50 urteko epean, lurralde- edo material-mugarik gabe eta lagapenaren xede diren ondare-eskubide guztiak edo zati bat hirugarrenei lagatzeko aukerarekin, egindako lanen gaineko erreprodukzio, paper- eta Internet-euskarriko edizio, finkatze, konpilazio, komunikazio publiko eta ustiapen-eskubideak.

    MATTEL-ek eta bere Fundazioak beretzat gordetzen dute lan irabazlea askatasun osoz prozesatzeko, egokitzeko, aldatzeko eta zuzentzeko eskubidea, Lehiaketa honetako helburu diren beharretara moldatzeko.

    Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki parte-hartzaileei jakinarazten zaie emandako datuak deialdi honetan partea hartzea kudeatzeko helburu bakarra duen fitxategi batera gehituko direla. Fitxategiaren arduraduna MATTEL da eta helbidea Aribau kalea 200, Bartzelona du. Bertako Zuzendaritza Nagusian legez dagozkien sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.

    Oinarri hauek Espainiako legeriari atxikita interpretatu eta zuzenduko dira. Oinarri hauen existentziatik, sarbidetik, erabilpenetik edo edukitik erator datekeen gatazkarik egonez gero, parte-hartzaileak eta Mattel-ek berariaz uko egiten diote egoki izan dakiekeen beste inolako auzibideri, Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenari atxikiz.

  10. ALDARAZPENAK EDOTA ERANSKINAK

    MATTEL-ek beretzat gordetzen du Oinarri hauek aldatzeko edo eranskinak gehitzeko, bere mekanikari eta sariei lotuta, horiek justifikatuta baldin badaude edo parte-hartzaileak kaltetzen ez badituzte, Lehiaketaren indarraldian egiten badira eta behar bezala jakinarazten bazaie.

    MATTEL ez da erantzule izango halabeharrez edo ustekabean Lehiaketa Oinarri hauetan zehaztutako terminoetakoren batean burutu ezin bada, Mattel-entzako ardura gehiago gabe. Kasu horretan, Mattel-ek mekanika berria argitaratu ahal izango du, Lehiaketa iragartzeko erabilitako bitarteko bera erabiliz, edo bertan behera utzi, Mattel-entzat inolako ardurarik sortu gabe. Halaber, Mattel-ek ez du ardurarik izango Webgunea gaizki baldin badabil.

  11. BALIOGABETASUNA

    Oinarri hauetan aurreikusitako edozer, guztiz edo parte batean, baliogabetzat edo erabilezintzat jotzen bada, baliogabetasun edo erabilezintasunak ezarpen edo baliogabea edo erabilezina den parte horri bakarrik eragingo dio, baina gainerako Oinarri guztiek bere horretan jarraituko dute, eta eragindako ezarpen edo parte hori ez jarritzat joko da, salbu eta, Oinarri hauetarako ezinbestekoa izanik, eragina erabatekoa bada.