GENERO BERDINTASUNAREN ALDEKO SENTSIBILIAZIOKO HEZKUNTZA-PROGRAMA YO PUEDO SER...

material didaktikoa lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoak ez diren hainbat eduki eta jarduera eskaintzen dizkizugu, gaia zure ikasleekin lantzeko lagungarri izango zaizkizunak, baita parte hartzeko lana bideratzeko ere.

Parte hartzeko bi kategoria daude:

Kategoria A

Kategoria

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako gelak.

Kategoria B

Kategoria

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako gelak.

epaiaimahaiak adina aintzat hartuko du lanak ebaluatzeko irizpideetan.

Helburuak

Ikasi al dute zure ikasleek emakumeek Historian zehar izandako paperaren garrantzia?
Bere inguruko emakumeen lanbideak ikertu a dituzte dagoeneko?
Genero-estereotipoak eta desberdintasunak aurkitu eta identifikatu al dituzte?

Hauxe da unea gure gizarterako emakumezko erreferente handiak ezagutzeko! Izan nahi zutena izatea lortu duten emakumeak, bere ahaleginari eta gogoei esker, imitatzeko eredu bilakatuz: politikariak, abeslariak, aktoreak, pintoreak, futbolariak, zientzialariak, abiadoreak, enpresariak... Anima itzazu ikasleak bere proposamenak aukeratzeko!

Izena ematen duzuen gela guztiei HISTORIAKO EMAKUMEAK posterra helaraziko dizuegu (iraganeko emakume handiak), eta zeuenarekin osatzea proposatzen dizuegu: gela-talde gisa HISTORIARAKO EMAKUMEAK posterra sortuko duzue (gaur egungo emakume handiak), gaur egungo 4 emakume aintzatetsiren proposamena jasoz (horietako bat, gutxienez, espainiarra), alor bakoitzeko bana:

lehendakariak,
ministroak,
erreginak...
aktoreak, abeslariak,
pintoreak, eskultoreak,
kazetariak...
igerilariak, entrenatzaileak,
pisu-altxatzaileak,
futbolariak, saskibaloi-
jokalariak...
astronomoak,
asmatzaileak,
matematikariak,
fisikariak, astronautak...

Nortzuk diren eta zergatik aukeratu dituzuen jakin nahi dugu! Ondo pentsatu zuen lau proposamenal gure gizarterako zergatik diren garrantzitsuak, ez baita aski famatuak izatea. Eta ekin lanari! Apirilak 29ra arte duzue zure gune pribatuan zuen kartelaren argazki edo irudi eskaneatua igotzeko..

Zuen kartela sortzeko erabiltzen duzuen teknika edo teknikak erabat librea da:
marrazkia, argazkia, collage-a...

Parte hartzeko lana

HISTORIARAKO EMAKUMEEI buruzko kartela prest al daukazue?

Oraindik hasi ez bazarete, gogoan izan apirila 29 arte duzuela webgune honetako irakaslearen gunera gela-talde gisa egindako lanaren argazkia edo irudi eskaneatua igotzeko.

Eta originala gelan jar dezakezue!

Zuen parte-hartzea ikusteko irrikitan gaude,
Jarrai dezagun historia egiten genero BERDINTASUNETIK!

Parte-hartzeak berekin dakar oinarri hauek osorik onartzea
Helburuak

PROPOSAMENA + SORMENA + IDEIA + TESTUA`+ ORIGINALTASUNA + BERDINTASUNA + EMAITZA

Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztietan, honako alderdi hauek kontuan hartuko ditu:


  1. Aukeratutako emakume bakoitzak bere esparruan izandako oihartzuna, nabarmentasuna eta ekarpena.

  2. Zure ikasleek lau emakume horiek aukeratzeko emandako argudioak.
  3. Kartela egiteko erabilitako teknika artistikoen originaltasuna, sormena eta kalitatea (haurren adinari erreparatuta).